AINTZIN-SOLAS

 

      Duela bospasei urte, uda-gau eder batez, Donibane-Lohitzun'go pilota-toki zabalean Les Femmes Savantes ikusi ondotik, asmo hau bururatu zitzaion komedi hunen egileari: Moliére-n antzerki pulit hura euskerarat itzuli.

      Liburuska eskuratu eta asi omen zen lanean.

      Baiña horra zer gertatu: Moliére-n jendekiok Hazparne-ko plazarat jautsi ordu, eskapatu zitzaizkion egileari eskutik. Eta ez bakarrik izenez eta mintzairaz aldatu. Izatez ere arras berritu ziren Frantzia-tik heldu jendeki hoiek euskal aizea hartu zuten puntutik. Bertako seme-alaba batzu ere urbildu zitzaizkioten. Eta noski: komedi berri bar sortu zen, ez batere Moliére-k asmatua!

      Idazle haundi harek barkatuko al gaitu. Zuek ere, jaun andreak, otoi...

Eta hola, zabaldu bitez oihalak. Eta asi bedi: Arrokeriak eta haundi-nahiak euskeldunari joka arazi dion: